Aurtengo ustekabeen artean Eraul taldea dugu,  Asier Beramendi musikariaren proiektua.

Taldearen Izena: Eraul
Jatorria: Donostia
Argitaratutako lanak: Demo (2014)
Estiloa: Indie – folk – pop
Sariak (Egotekotan): Kutxa Kultur Festibalean parte hartu izana Kutxa Kultur Fundazioak aurkeztutako deialdi baten bitarte
Partaideak: Garazi Esnaola, Borja Antón, María Bustos, Julen Idigoras, Julen Barandiaran eta Asier Beramendi
Kontaktua: ispiluen.guda@gmail.com

1. Zerk bultzatu zuen taldearen jaiotza?
Denbora neraman jada bakarlari gisa abestiak idazten eta taberna eta abarretan jotzen. Kutxa Kultur Festibalean parte hartzeko ta Mecca estudioan diska grabatzeko aukerak azaldu zirenean proiektua aspaldiko ideia bat izatetik fundamentu eta, zirudienez, proiekzio handiko talde izatera pasa zitekeela ikusi eta segituan bildu nintzen Skakeitaneko Borja Antón eta Julen Idigorasekin, azken hau kuadrilako laguna. Zorionez, Garazik, Maríak eta Julenek, gure lehen hautagaiek, baiezkoa eman ziguten eta Eraul taldea martxan jarri zen.

2. Nola definituko zenukete zuen musika?
Instintiboa, poetikoa, intimista, estetikoa. Oso pertsonala.

3. Zein beste taldeetan aritu zarete iraganean edo aritzen zarete egun?
Julen Idigoras eta Borja Antón Skakeitan taldearekin 7 urte daramate Euskal Herria astintzen. Garazi Esnaola 3Gabe2-n eta Margot-en teklista izan da. Julen Barandiaran-ek hainbat taldeekin elkarbanatzen du denbora, haien artean Burun Danga indartsua. María Bustos-entzat, orkestan jotzera ohitua, era hontako lehen proiektua da; gaztaroko garajetako taldeak alde batera utzita, berdin neretzat.

4. Noiz kaleratuko duzue zuen lehen diska? Autoekoizpena edo disketxea?
Urrian kaleratuko dugu taldearen lehen EPa. Hala-nolako autoekoizpena.

5. Zein taldeek dute eragin gehien zuengan?
Daughter, Edward Sharpe & The Magnetic Zeroes, Other Lives, Cajun Dance Party, London Grammar, Micah P. Hinson, Damien Rice, Vidar, Physis Vs. Nomos, Bi Zaldi, Mumford & Sons, Alt-J, Neuman…

6. Zer asmo duzue epe motz/ertainean?
Lan asko egin: asko entsaiatu, kontzertu asko jo, abesti asko idatzi eta lan dinamika egonkor bat garatu. Oraintxe bertan EParen diseinuan lanean gabiltza, formatu digitalean ahal bezain azkar argitaratzeko.